XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez helburu onak, baina borroka onak, xedatzen du bizieraren balioa.

Nihilismo vitalista.

b) ala balio-sistemak pikutara bidaltzen dira denak eta indiferentziaren gainean atontzen da bizimodua - postmodernia famatu hau alegia.

Bion bateratzeak eman du: E. Jûnger EHko Unibertsitatean doktorea h. c..

6. Ezer irakurtzen al da herri honetan?.

Edo ezer ulertzen al da, irakurriz gero?.

Edo eta nahi dena eta nahi den bezala irakurtzen da dena, ulertzen da, esaten da, eta, koherentzia ez zait balio interesgarria iruditzen antzeko zerbait, Jon Juaristik Txillardegiri buruz jaulki zigunetik, izan ere dena berdin al da?.

Badago kakao bat oraintxe gure ideietan eta balioetan!.

Egia da, izugarrizko habailan ari garela demokrazia mendebaldarrera adaptatzen, gu ere beste guztiak bezalakoxeak izateko munduan, eta oso ondo ari garela gainera adaptatzen, abelera honetan laster helduak izango bait gara Segovianoak edo Badajoztarrak bagina bezalaxe pentsatzera eta ebaztera.

Orduan gainditua izango dugu azkenik praderako betiko indioak izatea, eta ez dugu lotsatu beharko aldeanoak probintzietako aldean izateagatik (aldinuak, esaten dute marinelek Bermeon).

Alegia, martxa eta abiada honetan laster, gure karlistakume bekatarion lehengo bekatuen zorrak borratzeko, demokrategitxoak ere bilakatu izango gara, eta tolerantziaren tolerantziako gure lehia demokratikoan, edozer gauza ondo iruditu beharko zaigu, uste-muste guztiekiko izango gara etor-etorkorrak, ideia guztienganako egongo gara leiho-zabalik, birrinduak izango ditugu gaurko estukeriak, azkenean superatua izango dugu geure nacionalismo culturala (Deia, 1989.12.3), mundu guztikoak bakarrik izango gara abertzaleak, zoko-mirrin triste honetakoak barik, izugarri poztuko gara popatik ematen diguten bakoitzean (konstituzionalki izan dadila), txit ohoratuak sentituko gara Euskal Herriko Unibertsitateak Millán Astray-ren ohorezko irakasle memoria instituzionaliza diezagunean urteroko jaiegun gisa.

Egun horretan deportazioak, ertzainaren posta-tiroak neska-mutikoei, telefono-entzunketak, dena ondo egongo da:.